Debekua

Segiren elkarretaratzeak galarazi ditu Jaurlaritzak

Bilbo, Donostia eta Gasteizko EAJ eta PSE-EEren egoitzen aurrean Segik deitutako elkarretaratzeak egitea debekatu du Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, erakunde hori legez kanpokoa dela argudiatuta. Hala ere, babesa eman arren deialdia ez du Segik egin, herritar batzuek baizik.

2006ko maiatzaren 17a
15:24
Entzun
Hain zuzen ere, herritar horiei jakinarazi die Herrizaingo Sailak elkarretaratzeak galarazita daudela. Ostiralean ziren egitekoak, 19:00etan: Donostian eta Gasteizen PSEren egoitzen atarian, eta Bilbon Sabin Etxean. Independentziaren alde eginnahi zuen Segik ekitaldi horien bidez.

Debekua erabakitzeko, deialdiak herritar soil batzuek egin arren, egiazko antolatzailea Segi dela ziurtatzeko adinako zantzuak daudela uste du Herrizaingo Sailak, eta erakunde hori legez kanpokoa dela eta ezin duela ekitaldirik antolatu argudiatu du. Gainera, plazaratu dituzten txarteletan zenbait agintari eta erakunderen aurkako mehatxuak agertzen direla dio, eta horrek agirian uzten dituela elkarretaratze horien "benetako ezaugarriak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.