Istripua

Segurako kamioi gidari bat hil da Beasainen, istripuz

Goizeko 7:30ak aldean kamioi batek beste bat jo du N-1ean, Beasain parean. Gidari bat hil egin da, eta bestea erietxera eraman behar izan dute. N-1aren bi karrilak itxi egin behar izan dituzte, eta ilara handiak sortu dira. 9:30 aldean ireki dute bidearen karril bat, eta ordubete geroago dena. Hil den kamioi gidaria 32 urteko segurarra (Gipuzkoa) da.

2005eko maiatzaren 20a
12:24
Entzun
Ertzaintzak jardun du trafikoa zuzentzen.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 32 urteko S.A.G.gizonezko segurarra da hildakoa. Zauritu dena berriz, F.M.A. Leongo (Espainia) bizilaguna da.

Orain, istripua nola izan den aztertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.