Uztailean Algortako metro geltokian gertatutakoak gogoarazi du Delgadok. Han bizi izan zena nahikoa izan da egoeraz ohartzeko, “ez da normala jendea lanera ikaratuta etortzea. Beharrezkoa da segurtasun neurri handiagoak jartzea, beti ere langileen lana bermatzeko”. Izan ere, enpresek eta instituzioen lana langileen segurtasuna bermatzea dela gaineratu du Delgadok. Horretarako bi gauza beharrezkotzat jo ditu Enpresa Batzordeko buruak: alde batetik, “inbertsio handiagoak” eta bestetik, “protokolo argia”.
Bestalde, Bilboko Metroko Enpresa Batzordeak irailaren 4a arte itxarongo du konpainiaren erantzunaren zain. Gainera, langileen ordezkariak neurriak hartzeko hurrengo hilabetean bilduko direla adierazi du Enpresa Batzordeak.
Sindikatuen arabera gaurko deialdian langile guztiak bat egin dute. Bilboko Metroko egoitzan elkartu dira eta handik Foru Aldundiraino abiatu dira.
Lan gatazka
Segurtasun neurri gehiago eskatu dituzte Bilboko Metroko langileek lanuzten baten bidez
Gaur goizean 11:00k eta 11:30ak artean Bilboko Metroko langileek lanuztea egin dute. Azken aldian langileek jasandako erasoak salatu eta segurtasun neurriak exijitu dituzte. “Azken hilabetetan erasoak eta indarkeri ekintzak gehitu dira” adierazi du Luis Delgado Enpresa Batzordeko buruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu