Ia hiru ordu laurdenez egon dira 27 urteko Iñaki Saenz zenaren lankideak Diputazio atarian, isilik, 'Zuen zuhurtziagabekeriak gure lankideak hiltzen ditu' eta 'Errepideetako langileak errespetatu' jartzen zuten pankarten atzean paratuta.
Oro har, beren lanerako segurtasun neurri hobeak eskatu dituzte errepideetako langileek, eta, zehazki, gidariak sortzen duten arriskuaz ohar daitezen sentsibilizazio kanpaina bat abian jar dezala eskatu diote Gipuzkoako Diputazioari. Hain zuzen ere, Josu Agirrezabalaga Errepide zuzendariarekin hitzegiteko aukera izan dute atzo hildako beharginaren bi lankidek.
Bihar beste elkarretaratze bat egingo da leku berean, ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuek antolatuta.
Lan istripua
Segurtasun neurri hobeak eskatu dituzte errepideetako langileek
Atzo Ormaiztegin (Gipuzkoa) lan istripuan hil zen Iñaki Saenz gazte azpeitiarraren lankideek segurtasun neurri handiagoak eskatu dituzte, Donostian, Gipuzkoako Diputazioaren atarian, egin duten elkarretaratzean. Errepide konponketan aritzen diren langileek istripu asko izaten dituztela nabarmendu dute, eta Diputazioari galdegin diote auto gidariak sentsibilizatzeko kanpaina abian jar dezala. Errepide konponketan zebilela kamioi batek zanpatuta hil zen gazte azpeitiarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu