Gaur 83 urte bete dira Gernikako bonbardaketa izan zenetik. Gertaera hura gogoratzeko, ohi bezala, hainbat ekitaldi egingo dituzte gaur herrian Gernika-Lumoko Udalak eta Gernika Memoriaren Lekuko plataformak antolatuta, baina ezinbestean segurtasun neurriak hartuta egingo dituzte, koronabirusak eta konfinamenduak eraginda. Gaur eguerdian ohikoa den lore eskaintza egin dute. Maria Uribe alkateordeak egin du, maskara jantzita: "Omenaldi xume hau egitea inportantea da, egoera arraro honetan ere bai", adierazi du.
Bonbardaketa hasi zen orduan, 15:45ean, sirenak hotsak entzun da berriro Gernikan, kanpai eta adar hotsekin batera. Iluntzean egin ohi den kandela ibilaldia, berriz, ez da egin aurten, konfinatzeko agindua dela eta. Horren ordez, balkoietan kandelak jarri dituzte.