Segurtasun Sailak dio Arbelaitzek ez zuela bere burua kazetari gisa identifikatu

Eusko Jaurlaritzak EITBri jakinarazi dionez, Ertzaintzak aitortu du aparteko gune batean sartu zituela kazetariak.

2013ko apirilaren 23a
08:39
Entzun

''Ertzaintzak oharra egin zuenean [Lander Arbelaitz Argia aldizkariko kazetariak] ez zuen bere burua kazetari gisa identifikatu''. Hala adierazi dio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITBri.

Ertzaintzak Arbelaitzi eraso egiten diola erakusten duen bideoak 54.000 bisita jaso ditu bi egunean. Bertan ikus daitekeenez, behin eta berriro esan zien Arbelaitzek ertzainei kazetaria zela.

''Ertzaintzako operatiboko buruek hiru aldiz ohartarazi zuten giza harresia osatzen zutenek euren kabuz kontzentrazioa utz zezaten, eta kazetarientzat gune berezi bat jartzea erabaki zuen Ertzaintzak, polizia lerrotik kanpo. Salaketa egin duen pertsonak kontzentrazioan jarraitzea erabaki zuen, eta, beraz, Ertzaintzak gainontzeko guztiak bezala ateratzea erabaki zuen. Ertzaintzak oharra egin zuenean ez zuen inongo momentutan bere burua kazetari bezala identifikatu, eta handik ateratzen saiatu zirenean identifikatu zuen bere burua kazetari gisa'', Segurtasun Sailak azaldu duenez.

''Behin kontzentraziotik aterata, gainontzeko kazetariak zeuden lekura eraman zuten'', gaineratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.