Segurtasun zaindari batek ezkerreko sorbaldan tiro bat jaso du bart, Donostian, Eusko Jaurlaritzaren eraikin batean lanean ari zela. Hain zuzen, ustez bere neska-lagunak bota dio tiroa. Ertzaintzak atxilotu egin du ustezko erasotzailea (39 urte).
Ertzainen arabera, goizeko hiruretan izan da erasoa, San Martin kalean. Emakumea lagunari afaria ematera joan da, eta biak eztabaidan hasi dira. Emakumeak halako batean arma kendu dio zaindariari. Hau arma berreskuratzen saiatu da eta, tira-biran, tiro egin du armak, ertzainek esan dutenez. Gizonezkoak berak deitu die osasun zerbitzuei.
Emakumea ez da handik mugitu eta hantxe atzeman dute ertzainek.
Segurtasun zaindari bat tiroz zauritu egin du bere neska-lagunak
Eusko Jaurlaritzaren eraikin batean lanean ari zela izan da erasoa, goizeko hiruretan. Eztabaidan ari zirela, arma kendu dio emakumeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu