euskal herria

Sei edukiontzi erre dituzte Lekeition, eta ondorioz, bi ibilgailu kiskali dira

Portuaren inguruan gertatu da, goizaldean. Eragindako sutea izan dela argitu du Jaurlaritzako Herrizaingo sailak, baina oraindik ez dakite nork piztu duen.

2012ko otsailaren 22a
15:04
Entzun

Lekeitioko (Bizkaia) portuan sei edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean, eta horrek bi ibilgailu kiskalita geratzea eragin du. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailetik jakinarazi dute hirugarren ibilgailu bat ere kaltetu duela suak.

Momentuz ez dakite nola piztu den, baina eragindako sutea izan dela argitu dute.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.