Juan Carlos Artola, Asier Arronategi, Maria Asuncion Gorrotxategi, Jose Maria Urquijo, Ernesto Alberdi eta Felix Salustiano 2003ko uztailean atxilotu zituzten Mexikon bertan, ETAren finantza-sarearekin zerikusia dutelakoan.
Espainiako Gobernuak 2003an bertan eskatu zuen estraditazioa. Mexikoko Atzerri Ministerioak eskaria onartu zuen 2004ko udan baina sei euskal herritarren abokatuak babes helegitea aurkeztu zuten. Gaur Mexikoko Auzitegi Gorenak baztertu egin du helegitea.
Auzitegiko sei epaileek arrazoia eman diote Guillermo Ortiz Mayagoitia epaileari. Honek estradizioaren aldeko txostena aurkeztu zuen. Estradioarako baimena hainbat deliturengatik onartu dute: "legez kanpoko elkartea osatzea, talde terroristako kide izatea, dirua helburu terroristekin biltzea eta ekintza terroristatik etorritako kapitala zuritzea".
Espainiako Gobernuak 2003ko irailean eskatu zuen estradizioa eta 2004ko uztailaren 30ean baiezkoa onartu zuen Mexikoko Kantzileriak. Ondoren, babes-helegitea aurkeztu zuen defentsak, baina atzera bota du gaur bertan Auzitegi Gorenak.
Estradizioa ondorengo ustezko delituengatik onartu dute: "erakunde terroristako kide izateagatik, dirua helburu terroristekin erabiltzeagatik eta jarduera terroristatik ateratako dirua zuritzeagatik".
Barbara Zamora sei euskaldunen abokatuak Mexikoko prentsari azaldu dionez, ez dago jada estradizioa ekiditeko helegite gehiago jartzerik eta Espainiako Gobernuak 60 eguneko epea du orain sei presoen lekualdatze tramitea egiteko.
Presoak
Sei euskal herritar estraditatzeko baimena eman du Mexikoko Auzitegi Gorenak
Mexikon preso dauden sei euskal herritar Espainiara estraditatzeko baimena eman du gaur Mexikoko Auzitegi Gorenak. Ustez ETAren finantza-sarearekin harremana zutelakoan atxilotu zituzten Mexikon 2003ko uztailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu