Euskal presoak

Sei euskal preso aske utziko dituzte gaur, bermea ordainduta

Iñigo Gulina, Javier Oses, Mikel Beuntza, Mikel Marin, Oihan Ataun eta Irati Mujika dira kartzelatik irtengo dutenak. 2007an eta 2008an atzeman zituzten, Segirekin eta kale borrokarekin lotuta.

2009ko urtarrilaren 30a
18:17
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakitera eman duenez, sei euskal preso gazte aske utziko dituzte gaur, bermepean: Iñigo Gulina eta Javier Oses burlatarrak (2007an atxilotuak), Mikel Beuntza, Mikel Marin eta Oihan Ataun iruindarrak (2008ko urrian eta azaroan atxilotuak) eta Irati Mujika amezketarra.

Segi gazte erakundearekin lotuz eta kale borrokako ekintzak leporatuz atxilotu zituzten Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak, Nafarroan. Denek ere torturak jaso izana salatu zuten.

Gulinari eta Osesi sei mila euroko bermeak jarri dizkiete Espainiako epaileek eta besteei hamar mila eurokoa. Gaur ordainduko dituzte haien senideek bermeak, eta gazteak kalera jalgiko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.