Euskal presoak

Sei euskal preso ohiren aurka Espainiako Auzitegi Konstituzionalak berretsitako zigorra Estrasburgora eramango dute

Jone Goirizelaia SA taldeko parlamentarioak eta Xabier Arriaga, Patxi Zabala, Patxi Palacios eta beste zenbait euskal preso ohien abokatuak adierazi duenez, preso ohi horien kontra Espainiako Auzitegi Konstituzionalak berretsitako zigorra Estrasburgora eramango du, han helegitea jartzeko. "Auzitegiak onartu onartu du pertsona horiek torturak jasan zituztela, baina auzitegiak uste du nahikoa froga badagoela euren kontra. Zazpi urtez libre egon diren sei lagunek kartzelara bueltatu beharko dute zigorra betetzeko", nabarmendu du Goirizelaiak.

2004ko martxoaren 9a
17:05
Entzun
Goirizelaiaren ustez, "hankasartze juridikoa" dasei euskal preso ohi horien kontrako zigor epaiari eustea, "zigor hori berresteko Guardia Zibilaren aurrean egindako deklarazioak hartzen baititu oinarritzat". ETArekin zerikusia zutelakoan duela hamabi urte atxilotutako hamaika lagunek babes helegitea aurkeztu zuten bere garaian, baina eskaria atzera bota du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak.

Arriaga, Zabala eta Palacios, esaterako, 1992an atxilotu zituzten ETAren laguntzaile zirela leporatuta, eta 1995ean Espainiako Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zieten. Ebazpen hori baliogabetu egin zuten handik gutxira, guardia zibilen eskuetan egindako deklarazioak torturapean egindakoak zirela argudiatuta.

Hiru espetxeratuek zigor erdia beteta zutela atera ziren espetxetik, baina orain egun batzuk Espainiako Auzitegi Konstituzionalak kaleratuako ebazpen dioenez, hiruek espetxera itzuli behar dute zigorra osorik betetzeko, Goirizelaiak Estrasburgon helegitea jartzen badu ere.

"Orain paradoxa da, torturak daudela onartzen dela, baina hala ere zigorra mantendu egiten da eta berriro kartzelara joan beharko dugula beteta daukaguna betetzeko. Gu kartzelara sartzen gaituzten bitartean, gu torturatu gintuzten guardia zibilak absolbituta daude, libre, kalean, lasai eta gu barrura goaz", esan du Patxi Zabala preso ohiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.