Atxiloketak

Sei gazte atxilotu dituzte Gasteizen kale erasoekin zerikusia izatea egotzita

Espainiako Poliziak egin du sarekada, Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epailearen aginduz. Beste biren bila joan dira, baina ez dituzte etxean aurkitu. Hainbat miaketa egin dituzte. Epaileak onartu egin ditu defentsak eskatutako neurriak.

2008ko otsailaren 19a
18:39
Entzun
Sei gazte atxilotu ditu bart goizaldean Espainiako Poliziak Gasteizen, kale erasoekin zerikusia izatea egotzita. Askatasunak jakinarazi duenez, guztira zortzi gazteren bila joan da Polizia, baina bi ez dituzte etxean aurkitu. Askatasunak izen hauek eman ditu:

-Bergoi Madernaz

-Aitor Juarez

-Asaitz Garcia

-Ganeko Urzelai

-Jon Ligerzana

-Ander Garai

21 eta 25 urte artean dituzte.

Lagun horiek atxilotzeaz gain, guztien etxeak miatu dituzte, eta baita Olarizu auzoko elkarte bat eta Aiztogileen kaleko Irauli taberna ere. Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epailearen aginduz egin dute operazioa.

Oro har, operazioa "nahiko lasai" joan dela dio Askatasunak, "baina, Gorka Gonzalezen bila joan direnean, Poliziak bortizkeria erabili du, eta haren neska-laguna bortxaz lurrera bota du".

Pedrazek onartu egin ditu atxilotuen abokatuak eskatu dituen neurriak:

- Atxilotuak konfiantzako medikuak ikusiko ditu, haiek horrela eskatzen badute.

- Bideo-kameraz grabatuko dituzte uneoro.

- Senideei atxilotuak non eta nola dauden esango diete auzitegikoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.