Ertzaintzak sei gizonezko atxilotu zituen atzo Bizkaian eta Gipuzkoan, emakumeen aurkako indarkeria leporatuta.
Bilbon 29 urteko gizon bat atzeman zuen, bikotekidea jo zuelakoan. Polizia bat jotzen ere saiatu zen, Ertzaintzaren arabera. Hiri hartan bertan 36 urteko gizonezko bat ere atxilotu zuen, bikotekidea jo egin zuelako ustez.
Zallan (Bizkaia), berriz, 25 urtekoa atxilotu zuten, neska-laguna egur batekin jotzea egotzita -neskaren mutil-laguna jo zuen, ertzainek diotenez-.
Getxon (Bizkaia) 23 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo ustez bikotekideari labana batekin mehatxu egiteagatik. Ertzaintzak jakinarazi duenez bai atxilotua eta bai ustezko biktima edanda zeuden. Emakumeak ez zuen bikotekidearen aurkako salaketarik ezarri.
Gipuzkoan bi gizonezko atzeman zituen: Tolosan 33 urtekoa -neska-laguna jo zuelakoan- eta Donostian 37koa -gauza beragatik-.
emakumeen aurkako indarkeria
Sei gizonezko atzeman dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu