Sei guardi zibilek frogak berretsi dituzte eta torturak ukatu

2011ko azaroaren 3a
16:11
Entzun

Ustez Segiko eta Ekineko kide izateagatik eta kale borroka ekintzak egiteagatik auzipetuta dauden Nafarroako bederatzi gazteen kontrako epaiketaren bigarren egunean, sei guardi zibilek beren txostenak berretsi dituzte eta auzipetuek salatutako torturak ukatu dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean. 

2007ko abenduan hasi ziren polizia ikerketak, Barañainen (Nafarroa) trenbide baten aurkako sabotaiaren ondoren lagun bat atxilotu zutenean, kotxearekin "maniobra arraroak" egin zituela ikusita. Haren ingurua aztertzen hasi eta ustezko Segiko kide izateagatik atxilotu zituzten beste zortzi lagun ere. 

Auzipetuek galdeketetan tortutak jasan zituztela salatu dute, baina guardia zibilek ukatu egin dute halakorik. Fiskaltzak 8 eta 10 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatzen ditu. 



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.