Irakeko auzia

Sei irakiar tirokatu eta hil ditu AEBtako armadak Tikriten, tartean haur bat

Amerikako Estatu Batuetako armadak sei irakiar –tartean haur bat– hil ditu gaur goizean Tikriten, Bagdadetik 170 kilometro ingurura. Al Araviya telebista kateak zabaldu du berria erietxe bateko iturriak aipatuz. Tiroketa nola izan den zehaztu ez badute ere, hiriko horretako azoka batean gertatu dela esan du telebista kateak. AEBtako armada inguru horietan ari da buru belarri Saddan Hussein Irakeko presidente oiharen bila.

2003ko abuztuaren 8a
17:19
Entzun
AEBtako armadak ez du berri hori baieztatu, baina soldaduek Tikriten armak saltzen ari ziren bi gizonezko hil dituztela esan dute.

Bien bitartean, Irakeko erresistentzia armatuak AEBtako armadal Aqar Gol inguruetan duen kuartel bati granada-jaurtigailuekin eraso egin dietela adierazi dute zenbait lekukok. Militarrek ez dute berri hori baieztatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.