Sei kamioi abiatu dira Donostiatik Saharara 400 tona elikagairekin
Pasta, arroza, azukrea, dilistak... Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan batutako jakien kamioiak atzo irten ziren Saharara. Donostiako Zurriolatik irten ziren sei kamioiak eta bi autobusak. Saharar Errepublika Demokratikoaren Aldeko Euskal Elkarteen Koordinakundeak antolatu du karabana. Nafarroakoa (hiru kamioi), gaur zortzi irten zen Iruñetik. Fatimatu Mohamed Salem sahararren Gipuzkoako elkarteko presidenteak esan du elkartasun ekintza dela karabana hau, eta gogorarazi Tindufeko kanpalekuetan «momentu dramatikoak» dituztela, behar gorriarengatik. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, berriz, salatu du Marokok Sahararen autodeterminazio eskubidea ez duela errespetatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu