Sei lagun atxilotu dituzte droga trafikoa leporatuta

2011ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
BILBO. Ertzaintzak eta Guardia Zibilak ustez kokainarekin trafikatzen jarduten zuen sare bat desegin du Bizkaian. Sei lagun atxilotu dituzte, sarearekin zerikusia izatea leporatuta. Poliziak berri eman duenez, sare honek bi urte zeramatzan lanean. Droga Kolonbiatik ekartzen zuten, zapatetan ezkutatuta. Atxilotuei purutasun handiko lau kilo kokaina atzeman dizkiete, polizia iturriek aditzera eman dutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.