Iruñean Arrotxapea auzoko etxebizitza batean sutea izan da gaur goizean eta bertan bizi diren bi lagun eta ondoko etxeko beste lau erietxera eraman dituzte, kearengatik intoxikazioa izanda. Suhiltzaileen lanaren ondorioz sutea ez da etxepe osora zabaldu.
Ospitalera eraman dituztenen artean, hamalau hilabeteko ume bat dago, baita gurpildun aulkian dabilen lagun bat ere.
Nafarroako Gobernuak esan du oraindik ez dakitela sua zerk sortu duen.
Sei lagun ospitalera eraman dituzte Iruñean, sute baten ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu