Sei urte, 15 epaitu eta lau epai

Auziaren inguruko kronologia.

2013ko apirilaren 19a
10:50
Entzun

2007-10-30: Espainiako Poliziak zazpi lagun atxilotu zituen Donostian. Inkomunikatu egin zituzten guztiak.

2007-11-03: Bost lagun espetxeratzeko agindu zuen Grande-Marlaska epaileak, eta haiei inkomunikazioa luzatu zien.

2007-11-07: Preso sartutako gazteak inkomunikatuta zeuzkatela, haien deklarazioekin lotu, eta beste lau lagun atxilotu zituzten.

2007-12-04: Espainiako Poliziak Donostiako 15 gazte atxilotu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalaren atarian. Epailearengana zihoazen deklaratzera, beraien abokatuekin. Azaroaren 7an eman zuen epaileak 15 lagun horiek atxilotzeko agindua.

2007-12-07: Espetxeratu egin zituzten 15 gazteetatik zortzi.

2008-11-19: Orotara atxilotutako 26 gazteetatik 18 auzipetzeko eskatu zuen Fiskaltzak.

2010-07-07: Epaiketako azken egunean, epaitutako 17 gazteak absolbitzeko eskatu zuten defentsek, haien kontrako frogarik ez dagoela argudiatuta. Fiskalak zortzina urteko zigorra jartzeko eskatu zuen.

2010-10-19: Hamabost gazteri seina urteko zigorra ipini zien Espainiako Auzitegi Nazionalak.

2011-10-25: Gazteei jarritako zigorra baliogabetu zuen Auzitegi Gorenak, epaia idazterako orduan gazteen defentsek aurkeztutako frogak ez zirela kontuan hartu argudiatuta.

2012-11-16: Espainiako Auzitegi Nazionalak hamabost gazteei seina urteko zigorra jarriz bigarren epaia kaleratu zuen.

2013-04-08: Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren epaia berretsi zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.