gizartea

Sei urteko alaba jo duelakoan atxilotu dute emakume bat Irunen

2010eko abuztuaren 31
13:40
Entzun
43 urteko emakumezko bat atxilotu dute Irunen udaltzainek, alaba -sei urtekoa- jo egin duelako ustez. Haurra Bidasoa osasun zentrora eraman behar izan dute.

Atzo izan zen gertaera, 13:00ak aldera, Aduana kalean. Bizilagunek ohartarazi zuten Udaltzaingoa ustezko erasoari buruz eta, haien arabera, ez da lehen aldia jo duena. Udaltzainak emakumezkoaren etxera joan zirenean, neskatilak bizkarrean kolpeak zeuzkala eta beso bat handituta zuela ikusi zuten.

Gipuzkoako Foru Aldundiak adin txikikoak hartzeko duen zerbitzuaren esku utzi dute umea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.