Politika

Sei urteko kartzela zigor eskaera, Pasaiako PSEko zinegotzi bati eraso egitea egotzita

Iaz izan zen gertaera, Udalak ETAren aurkako "mozio etikoa" jorratu zuenean. Gipuzkoako Fiskaltzak egin du eskaera.

2009ko ekainaren 11
18:23
Entzun
Gipuzkoako Auzitegiko Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatu du iaz Bixen Itxaso Pasaiako (Gipuzkoa) PSE-EEko zinegotziari ustez ukabildaka eman zion lagunarentzat. 2008ko ekainaren 2an izan zen gertaera, Pasaiako udaletxean, Isaias Carrascoren hilketa zela-eta Udalak ETAren aurkako "mozio etikoa" jorratu zuenean -erakunde armatuak hil zuen Carrasco PSE-EEko hautetsi izandakoa, Arrasaten (Gipuzkoa), joan den urteko martxoan-.

Tentsio handia bizi izan zen Pasaiako udalbatzarrean, eta bukaeran gertatu zen ustezko erasoa.

Fiskalaren iritziz, horren egilea Jon Ander Uribarrena Otxoa izan zen, eta haren kontrako 3.600 euroko isuna ere eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.