gizartea

Sei urteko zigorra Anesvadeko presidente ohiari, funtsez "bidegabeki" jabetzeagatik

Auzipetuta zeuden gobernuz kanpoko erakundeko beste bi arduradunei 21 hilabeteko zigorra ezarri die Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, delitu berdina egotzita.

2012ko apirilaren 25a
14:29
Entzun

Jose Luis Gamarra Anesvad gobernuz kanpoko erakundeko presidente ohiari sei urteko kartzela zigorra ezarri dio gaur Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, erakundeko funtsez "bidegabeki" jabetzeagatik. Horrekin batera, 3.263.189 euroko kalte-ordaina eman beharko dio erakundeari.

Auzipetuta zeuden Francisco Martinez eta Jose Migel Sustatxa erakundeko finantza arduradun eta zuzendari nagusi ohiari 21 hilabeteko zigorra jarri die, delitu berdina leporatuta.

2007ko martxoan atxilotu zituzten elkarteko bazkide batek jarritako salaketaren harira. 1996tik 2006ra bitartean GKEren funtsetik kontu pribatuetara bederatzi milioi euro desbideratzea egozten diete hiru akusatuei.

Gamarra presidente ohiak epaiketan argudiatu zuen dirua irabazi ordez, galdu egin zuela Anesvaden.

Herrialde txiroetan hainbat gaitzen kontrako proiektuak bultzatzen ditu Anesvadek. 1984an sortu zuen Bilboko josulagun batek, eta 160.000 bazkide ditu mundu guztian. Urtero 35 milioi euro inguru biltzen ditu elkarte horrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.