Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela zigorra ezarri zion Eneko Etxaburu ondarroarrari, Lea-Artibai eskualdean kale erasoak egitea egotzita. Zigorra beteta, gaur goizean irten da Etxaburu Logroñoko espetxetik. Bertan zituen senide eta lagunak zain, tartean, baita Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguez ere.
2008an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Etxaburu, beste zortzi gazterekin batera. Atxilotuek torturak salatu zituzten, eta Espainiako Gorenak haietako lau absolbitu egin zituen, argudiatuta polizia etxean egindako deklarazioak ezin zirela frogatzat hartu. Ordea, Etxabururen aurkako zigorra berretsi egin zuen epaileak.