Sektore batzuek "indarraren bidez" konponbidea zapuztu nahi dutela salatu du Permachek

Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagia epaiketara atxilotuta eramanda konponbiderik ezaren irudipena islatu nahi zutela nabarmendu du.

2007ko martxoaren 22a
10:42
Entzun
Elur ekaitzagatik Madrilera errepidez ezin iritsita geratu, eta Guardia Zibilak atxilotuta hegazkinean eraman zuten atzo Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagia Espainiako Auzitegi Nazionalera, epaitzera.

"Argazki" horren bidez -hau da, Otegi guardia zibilek atxilo eramanda- konponbidearen itxaropena zapuztu nahi zutela iritzi dio Joseba Permach Batasuneko mahaikideak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. "Zoritxarrez, atzoko argazkia herri honetan azken urtean, edo azken urteetan, errepikatu den argazki oso ohikoa da", adierazi du. "Nori interesatzen zaion? Ziiurrenik, ezker abertzalea eskua luzatuta dagoenean eta proosamen bat mahai gainean jartzen ari denean akordio politiko bat erdietsi eta prozesua behingoan aurrera ateratzeko, indarraren bidez planteamendu hori zapuztu nahi duten horiei. Egia esan, Guardia Zibila bada sektore horietako bat", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.