Euskal Herria

Senar-emazte batzuk atxilotu dituzte Erandion, ustez alabari tratu txarrak emateagatik

2011ko otsailaren 2a
17:53
Entzun
Ertzaintzak senar-emazte batzuk atxilotu ditu Erandion (Bizkaia), alabari maiz tratu txarrak ematea leporatuta. Erandioko gizarte zerbitzuek ohartarazi zuten Ertzaintza, eta 17 urteko alabak salatu zuen gurasoek tratu txarrak ematen zizkiotela. Horien eraginez, ondorio fisikoak eta psikologikoak ditu, eta orain adingabeentzako zentro batean dago.

Aste bukaeran gertatu omen ziren tratu txarrak azken aldiz. Salaketaren arabera, aitak gerrikoarekin jo zuen alaba gorputz osoan, eta antzeko erasoak azken urteetan maiz egiten omen zizkion. Amak, berriz, alabari iletik tira egiten omen zion maiz, eta sakelako telefonoa erabiliz irainak bidali.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.