Senatuko hautetsiek ere bete dituzte euren eserlekuak
Kongresuan bezala, Senatuan ere osatze bilkura egin zuten atzo azaroaren 20ko bozetan aukeratuak izan ziren ordezkariek. PPko Pio Garcia Escudero hautatu zuten Senatuko presidente, eta mahaiak Kongresukoaren osaketa bera izango du: PPk lau ordezkari izango ditu, PSOEk bi eta CiUk bat. Mahai horretan Euskal Herriko hautetsi bat egongo da: Ramon Rabanera Arabako ahaldun nagusi ohia. Kongresuan ez bezala, Senatuan ez daude behartuta gaztelaniaz zin egitera, eta, hori aprobetxatuta, Amaiurreko eta EAJko ordezkariek euskaraz egin zuten zina, «legeak agintzen duelako» formulari eutsiz. Senatari katalan askok ere euren hizkuntzan egin zuten zina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu