'Sendatzeko eskubidea' kanpaina abiatu dute Munduko Medikuek

2012ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Paperik gabeko etorkinei irailaren 1etik aurrera ere osasun zerbitzua ematen jarraitzearen alde kanpaina egingo du Munduko Medikuak elkarteak. Sendatzeko eskubidea izena du kanpainak, eta osasun arloko profesionalak bultzatu nahi ditu Espainiako Gobernuaren dekretuari kontzientzia eragozpena egin diezaioten. Herritarrek ere parte har dezakete kanpainan, beren medikuei kontzientzia eragozpena egiteko eskatuz, edo Espainiako Osasun ministroari idatzi bat bidaliz. Webgune bat sortu dute, kanpainari aterpe emateko: www.derechoacurar.org.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.