EUSKAL HERRIA

Sendero Luminosoko ustezko kide bat atzeman dute Ugaon

Miryan Farfan Achata da atxilotua. Peruk emana zuen hura atxilo hartzeko nazioarteko agindua.

2013ko azaroaren 8a
11:13
Entzun

Sendero Luminoso Peruko erakunde armatuko kide izatea eta 1990eko hamarkadan hainbat eraso egitea egotzita atxilotu dute Farfan. Espainiako Poliziak atzeman du bart gauean, 22:30 aldera, Ugaon.

Espainiako Barne Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, datozen orduetan eramango dute Farfan Madrilera, baina lehenago azterketa mediko bat egingo diote Bilbon.

1960ko hamarkadaren amaieran sortu zen Sendero Luminoso, Abimael Guzman filosofia irakaslearen eskutik. Guzman 1992an atxilotu zuten, eta urte horretatik aurrera apenas izan zuen jardun armaturik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.