Senideak eta eragile sozial eta politikoak egongo dira batzarrean

2012ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Bihar Tolosako Leidor zineman egingo duten ezohiko batzarrak bi zati izango ditu: lehena itxia izango da, eta presoen senideek bakarrik hartuko dute parte;bigarrena, komunikabide eta eragile sozial, sindikal eta politikoei irekita egongo da. Batzarrean, azken sei hilabeteetako gertaera nagusiak gogoraraziko dituzte, senideen lekukotasunak jasotzen duen bideo baten bitartez.Amaitzeko, Gloria Rekarte eta Iñaki Usandizaga Etxerat-eko kideek hartuko dute hitza.

10:30ean hasiko da batzarra, eta 12:00etatik aurrera irekiko zaizkie ateak kazetariei eta eragileei. Guztiei azken urte erdiko balantzea jasotzen duen aldizkaria banatuko die Etxerat-ek.Zuzeneko emisioa Ateak Ireki atariak eskainiko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.