euskal presoak

Senideak "gatazka politikoaren ondorio" direla azpimarratu du Etxeratek

"Gatazka politikoa luzatzeko intentzioz, mendeku eta gorroto politikan, 'ustel daitezela' lemapean lanean ari diren Madrileko eta Parisko Gobernuak eta, beraien politikarekin bat egiten duten eragile eta norbanakoak" gogor kritikatu ditu Etxeratek. Era honetan, Mercedes Gallizo Espainiako Espetxe Politikaren arduradunaren eta Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzako Biktimen Arretarako Bulegoaren zuzendariaren hitzak arbuiatu ditu: "lehenak sakabanaketa politika hiltzailearekin segiko duela, eta bigarrenak, senideok bi estatuetako suntsipenezko kartzeletan preso diren gure senideek gaizki jokatu dutela aitortu behar dugula esanez".

2004ko irailaren 24a
15:19
Entzun
Euskal errepresaliatu politikoen senide eta lagunen kolektiboa "guztiz anitza" dela adierazi du Etxeratek, sentsibilitate ezberdinetako pertsonez osatutakoa, baina,"gure herriak bizi duen gatazka politikoaren ondorio direla" garbi dutela azpimarratu dute.

Gaur arratsaldean Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburuetan elkarretaratze isilak burutuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.