Herri Urrats

Senpere bero-bero

Beroa izan da aurtengo Herri Urratsen ezaugarria: beroa aro eguzkitsuagatik, eta beroa Senpereko aintziraren inguruan bildutako milaka lagunen artean sortutako giroagatik. Parte-hartzaile kopuru zehatzik ez dute eman oraindik antolatzaileek, baina txosna askotan jatekoa eta edatekoa uste baino lehenago amaitu zela nabarmendu dute.

2006ko maiatzaren 15a
11:46
Entzun
Arrakastatsua izan zen erabat Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa. Jende asko batu zen goiz-goizetik: 10:00etan hasten ziren ekitaldiak, baina hori baino lehenagotik jendea erruz zebilen ibilbidean. Eguerdi partean lasaitu egin zen jendearen emana, baina arratsaldeko lehen orduan berriro suspertu zen.

Finean, giro ona eta jendetza handia izan ziren atzoko ezaugarriak, eta horien bien gainetik, beroa.

Milaka herritar ez ezik, hainbat agintari ere izan ziren atzo Senperen, besteak beste, Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko lehendakaria eta Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.