Senpereko gazte bat hil da Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean gertatutako sutean

Goizeko zazpiak aldera izan da ezbeharra. Hildakoa Zientzia aplikatuen fakultateko ikaslea zen.

2010eko apirilaren 9a
19:05
Entzun
Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean gaur goizean izan den sutean hildako gaztea Senperekoa (Lapurdi) da, kazeta.info-k jakitera eman duenez. 20 urteko zientzia aplikatuetako ikaslea zen. Goizeko zazpiak aldera gertatu da ezbeharra, Paul Sabatier kanpuseko ikasleen egoitzan sutea piztu denean. Bertze hamalau ikasle arin zauritu dira.

Tolosako Herriko Etxeak jakinarazi duenez, sua egoitzaren hirugarren solairuan piztu da, eta azkar hedatu da goitiko pisuetara. Hamabortz gela inguru kiskali dira, eta bertze 25 kaltetuta utzi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.