Magdalena Alvarez EspainiakoSustapen ministroak esan duEspainiako Gobernua “bitartekari” gisa aritu dela gatazka konpondu nahian.
Catairbalio gutxiko hegaldien konpainia berriaren sorkuntzarekin Iberiak pilotuen lanpostuak bermatuko dituela esan du.Espainiar konpainiak %20ko partehartzea izango du Catairren.
Iberia dio hegaldiak 24 orduko lehentasunarekin prestatu behar direla eta, nahiz eta greba bertan behera geratu hurrengo bi eta hiru egunetan hegaldi batzuek ezin izango dute aireratu. Gaur arratsaldean aireratuko ez diren hegaldiez berri emango du eta normaltasuna pixkanaka iritsiko da aireportuetara.
Astelehenean hasi zuten Iberiako pilotuek greba. Lehen bi egunetan 480 hegaldi eten ditu aire konpainiak eta gaur beste 240 hegaldi ziren bertan behera geratzekoak. Sepla pilotuen sindikatuak, baina, greba deialdia bertan behera utzi du.
Lan Gatazka
Seplak eta Iberiak akordio bat lortu dute eta greba bertan behera gelditu da
Sepla pilotuen sindikatuak eta Iberia hegazkin konpainiak ez dute eman hartutako akordiaren inguruko zehaztasunik. Hala ere, Seplako presidenteak adierazi duenez “grebaren deialdia bertan behera uztea lan harremanetan eman den lehenengo pausua izan da eta konpainarekin elkar ulertu egin gara”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu