Atzo 16 lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan "ETAren azpiegituran partaide" direla argudiatuta. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek agindu zuen operazioa, eta 150 poliziak burutu zuten. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak eguerdian esan du herrialde hartan bederen sarekadak zabalik jarraitzen zuela, eta ordu eskasen buruan Sergio Iribarren atxilotu dute, arratsaldeko lauak hogei gutxitan. Operazioa amaitu aurretik atzo atxilotutakoen deklarazioa entzun eta haiei aurkitutako "dokumentazioa" aztertu behar dela azpimarratu dute Espainiako Gobernuaren ordezkaritzako iturriek.
Askatasuna erakundeak jakinarazi duenez, astelehenetik egon da Polizia Iribarrenen gurasoen etxea kontrolatzen. Izan ere, gazteak kanpoan ikasten du eta etxera itzuli denean atzeman dute. Doi-doi, amarekin batera etxetik atera denean atxilotu dute iturri horren arabera. Arratsaldeko 20:00etan elkarretaratzea egingo dute Txantrean atxiloketa hori salatzeko.
Elkarretaratzea Martin Ugalde kultur parkean
Atzo atxilotutako 16 lagunetatik bi Martin Ugalde Kultur parkeko langileak dira: Margari Eizagirre BERRIA-ko langilea eta Igor Astibia Kontseilukoa. Kultur parkeko langileek agiria kaleratu zuten atzo, eta gaur elkarretaratzea egin dute, atxilotutako bi langileak eta beste atxilotu guztiak askatzeko askatzeko.
Agirian, nabarmentzen dutenez, atxilotu guztiak "errugabetzat" jotzen dituzte. Atxiloketa
"poliziak gaueko iluntasunaren babesa baliatuta" egin izana salatzen dute , eta inoiz "epaileren batek lankideren bat deitzen badu, eskubideak bermatuko dituen bidea izan dadila" eskatu.
Atxilotuak "inkomunikatuta" egotea salatu dute eta "inkomunikazio egoera lehenbailehen bertan behera uzteko, eta Igor eta Margariren eskubideak errespetatuak izateko bitartekoak jartzeko" eskatu.
Horren haritik, Euskal Herriko instituzioei euren inplikazioa eskatu diete.
"Atxilotuei eta euren senideei elkartasun osoa" helarazteko gogoa azaldu dute, eta "atxilotuak epaitegi aurretik igaro edo askatuak izan bitartean" egunero egunero elkarretaratzea egingo dute, Martin Ugalde Kultur Parkearen aurrean, "gure lankideen egoera bidegabea salatu eta neurriak har daitezen eskatzeko."
Atxiloketak
Sergio Iribarren atxilotu du Espainiako Poliziak Txantrean
Arratsaldeko lehen orduan Sergio Iribarren gaztea atxilotu du Espainiako Poliziak Iruñeko Txantrea auzoan. Horrenbestez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz atzo abiatutako sarekada handian atzemandako 17. pertsona litzateke. Amarekin batera etxetik atera denean atxilotu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu