Askatasunak salatu duenez "muntai polizial" batengatik eduki dute preso Sergio Medina iruindarra. Gaur utziko dute aske, hiru urte baino gehiago preso egon ostean.
Askatasunak jakinarazi duenez, 1999ko abenduan atxilotu zuten Medina. "Bere aitaren kotxean jarritako lehergailu batek egin zuen eztanda, Sergio Medina larri zaurituz. Ospitalean zegoenean, lehergailuak izateaz akusatu eta atxilotu zuten poliziek. 100 egun espetxean egon ondoren, askatu zuten eta kasua itxi zuten frogarik ez zegoelako".
Orain hiru urte berriz atxilotu zuten ordea, "Ibai Aiensa euskal preso politikoa aske geratu zenean, komunikabideek intoxikazio eta presio kanpaina bati eman zioten hasiera, Ibai berriz atxilotzeko. Akusazio berriak asmatu zituzten, eta horretarako, Sergio Medinaren kasua berriz ireki zuten, Ibai leherketa honetan inplikatuz eta beste pertsona batzuk ere atxilotuz. Sergio Medina atxilotu eta inkomunikatu, eta preso sartu zuten".
Aldi horretan inkomunikatuta eduki zutenean torturatu egin zutela salatu zuen Madinak. "Sergio Madinak ondo adierazten du lege antiterroristaren erabilpena nolako den, eta ze nolako adierazpenak lortzen dituzten poliziek inkomunikazioan. Nola uler daiteke bestela Sergio bere buruaren kontra egitea ez bada torturen ondorioz?"
Gaur utzi dute libre presoa, eta lehen ongietorria Donibane auzoan egingo diote, 21:00an.
Euskal presoak
Sergio Medina euskal presoa aske utzi dute hiru urteko espetxealdiaren ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu