Frankismoko krimenak

Servini prest dago Espainiara joan eta Martin Villa galdekatzeko

Martxoak 3ko gertaerekin lotuta galdekatu nahi ditu ministro ohia eta inputatuta dauden beste pertsona batzuk.

2016ko otsailaren 12a
11:16
Entzun

Martxoaren 3ko gertaerak argitu nahi ditu Maria Servini epaile argentinarrak, eta beraz, prest dago Espainiara joan eta Rodolfo Martin Villa Espainiako ministro ohiari eta auzian inputatuta dauden beste bost laguni deklarazioa hartzeko. Horretarako, baina, Argentinago Gobernuaren eta justiziaren baimena behar dituela esan du, prentsaurrekoan.

Pasa den urriaren 30ean frankismoko krimenekin lotutako 20 akusatu atxilotzeko agindua eman zuen Servinik, baina Interpolek geldiarazi egin zituen aginduok, Espainiak eskatuta. Orduan, Martin Villak esan zuen ez dela "ezkutatuko", eta deklaratzeko prest dagoela. Servinik baimenak lortzen baditu, ez du arazorik izango, beraz.

Espainiako Gobernuak auzia argitzeko duen jarreraren inguruan galdetuta, argia izan da Servini: "Asko ez dute laguntzen". Baina, Espainian ere ikerketak egin beharko direla uste du: "Chilen Pinochetekin egin bezala, Espainian ere iritsiko da unea ikerketak egiteko". Gaineratu duenez, "epaile asko prest daude".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.