Sestaoko andre bat hil da Kantabrian, auto batek jota
SESTAO. Sestaoko (Bizkaia) andrazko bat, paseatzen zihoala, auto batek jo zuen, eta bertan hil zen. Nojan (Kantabria, Espainia) gertatu zen ezbeharra, larunbatean. Gidariak ihes egin zuen, baina gero atzeman zuten, eta alkohol proban positibo eman zuen; aske da atzotik. Bestalde, adineko bat hil zen ostiralean, Iruñeko erietxean; otsailaren 20an auto batek harrapatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu