Bonba abisua

Sestaoko Izar ontzioletako bonba abisua gezurrezkoa izan da, Ertzaintzaren arabera

Bizkaiko DYAn jaso duten dei bat zela medio, Sestaoko (Bizkaia) Izar ontziola hustu du Ertzaintzak ETAk jarritako bonba bat egon zitekeela eta. Lantegia arakatu dute ertzainek, eta ez dute ezer aurkitu. Abisua gezurrezkoa izan dela erabaki dute.

2006ko martxoaren 20a
17:40
Entzun
ETAren izenean ari zela esan duen norbaitek deitu Bizkaiko DYAra eta Sestaoko Izar ontzioletan lehergailu bat jarri dutela ohartarazi du. Badaezpada, Ertzaintzak hustu egin du lantegia, langile guztiak irtenarazi ditu,eta inguru guztiak arakatu. Ez dute ezer aurkitu. Abisua gezurrezkoa izan dela uste du Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.