Gizartea

Sestaoko taberna bateko arduradunak atxilotu dituzte, lokalean kokaina saltzen dutelakoan

37 eta 48 urteko bi emakume eta 48 urteko gizonezko bat dira atxilotuak.

2012ko urtarrilaren 30a
12:15
Entzun

Sestaoko (Bizkaia) taberna bateko hiru arduradunak atxilotu ditu Ertzaintzak asteburuan, euren lokalean kokaina saltzen dutelakoan. 40 gramo kokaina zituen poltsa bat, 50 dosiko poltsatxoak, bi balantza, 800 euro eta auto bat atzeman ditu Ertzaintzak. 37 eta 48 urteko bi emakume eta 48 urteko gizonezko bat dira atxilotuak.

Ertzaintzak asteak zeramatzan lokalaren inguruan, eta ostiralean taberna miatu eta kokaina topatu ondoren atxilotu zituen hiru arduradurak. Atxiloketaren momentuan tabernan zeuden eta kokaina erosi berri zuten bi bezero salatu dituzte, Hiritarren Segurtasun Legea urratu dutelakoan.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.