Gauez izan zen erasoa, 02:00etan, emakumeak salatu duenez. 41 urte ditu eta paseoan zebilela, gizon batek jo eta lurrera bota zuen: sexu harremanak izatera behartu nahi zuen erasotzaileak, eta, ahalegin horretan, arropa apurtu zion. Emakumea, baina, aurre egiten saiatu zen, eta erasotzaileak ihes egin zuen korrika.
Emakumeak udaltzainei kontatu zien gertatutakoa, eta, deklarazioa hartu ostean, osasun zentro batera eraman zuten. Ertzaintza erasotzailearen bila ari da.