Sexu erasoa

Sexu eraso bat salatu du emakume batek Donostian

Espainiako Poliziak 32 urteko gizonezko bat espetxeratu du, sanferminetan adingabe bat bortxatzea egotzita.

Sanferminetan sexu erasoen kontra egindako manifestazioa. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
2017ko irailaren 12a
08:56
Entzun

Joan den larunbat goizaldean Donostiako Parte Zaharrean zela eraso egin ziotela salatu du emakumezko batek. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Udalak elkarretaratzea antolatu du ostegun eguerdirako, Alderdi Ederren. 

Bestalde, 32 urteko gizonezko bat atxilotu du Espainiako Poliziak, adingabe bat bortxatzea agotzita. Sanferminetako azken egunean jarri zuen salaketa 15 urteko emakumezkoak. Aurreko gauean, etxera joatea erabaki zuenean, ordu batzuk lehenago ezagutu zuen gizonezko batek autobusera lagunduko ziola esan zion. Bidean, sexu harremanak izatea proposatu zion gizonezkoak, baina, emakumezkoak ezetz erantzun ostean, bortxatu egin zuen, salaketaren arabera, hiru aldiz.

Emakumezkoak salaketa jarri zuenean, auzi mediku batek ikusi zuen, eta baietz esan zuen, kontatzen ari zenarekin bat zetozen markak zituela gorputzean. Orduan, ikerketa abiatu zuen Espainiako Poliziak. Kameretako irudiak aztertu zituzten, eta haietako batean ikusi zuten gizonezkoak jo egin zuela emakumezkoa une batean. Gizonezkoa topatu, eta atxilotu egin zuten, eta epaileak espetxeratu egin du behin-behinean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.