Sexu erasoa egin diote bart goizaldean Bilbon 15 urteko neska bati. Aste Nagusia ospatzen ari dira Bilbon, eta erdialdeko kale batean zihoala eraso diote 02:30 aldera. Agi denez, bi gizonezkok indarrez, labanarekin mehatxu eginez, eurekin joanarazi dute neska, eta ondoren, hainbat sexu praktika egitera behartu dute.
Udaltzaingoak bi lagun atxilotu ditu erasoaren egileak direlakoan, baina gero libre utzi dituzte kargurik gabe. Neska, berriz, Basurtuko erietxean artatu behar izan dute.
Nolanahi ere, bart goizaldekoa ez da aurtengo Aste Nagusian emakumeek jasaten duten lehen erasoa. Aitzitik, joan den igandean beste gizonezko bat atxilotu zuten, neska bati haren gogoaren kontra ukitu lizunak egin eta horregatik kargu hartu zion beste neska bat botila batekin kolpatzeagatik.
Emakumeen kontrako indarkeria
Sexu erasoa egin diote bart goizaldean Bilbon 15 urteko neska bati
Erasoaren egileak zirelakoan Udaltzaingoak atxilotutako bi lagunak aske utzi dituzte kargurik gabe. Basurtuko erietxean artatu behar izan dute neskatoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu