Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Bilbon ustez emakume bati sexu-erasoa eta iruzurra egiteagatik. Barne Sailaren arabera, salaketa jarri duen emakumea pasa den asteartean "igarle" baten kontsultara joan zen, lana bilatzen laguntzeko eskatuz.
Emakumearen arabera, petrikiloak usaindun barrita bat iziotu zuen eta "zorabioa" eragin zion. Ondoren, biluzteko agindu zion emakumeari eta genitalak ukitzen hasi zen. Jarrera honek emakumea "harritu" zuen eta kontsultatik alde egitea erabaki zuen. Igarleak 250 euro eskatu zizkion "lana bilatzen" lagunduko zizkion botila batzuengatik eta beste 40 kontsultagatik. Hurrengo egunean, igarleak emakumeari hots egin eta 300 euro eskatu zizkion, botilak "akasdunak" zirelakoan. Emakumeak ordaindu egin zuen. Beste 780 euro gehiago eskatu zizkion santuzaleak, eta emakumeak orduan salatzea erabaki zuen, iruzurra egiten ari zela susmatuz.
Sexu erasoa eta iruzurra egitea egotzita ustezko santuzale bat atxilotu dute
Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon ustez emakume bati sexu-erasoa eta iruzurra egiteagatik. Atxilotutakoak igarle afrikarra zela sinestarazi zion emakumeari eta bere "jarrera arraroa" ikustean, salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu