Emakumeen kontrako indarkeria

Sexu erasoekin lotuta 102 lagun atxilotu zituen Ertzaintzak urteko lehen zortzi hilabeteetan

Igande goizaldean neska bat bortxatzea egotzita atxilotutako 22 urteko mutil gazteak Ertzaintzaren esku jarraitzen du.

2008ko urriaren 28a
11:45
Entzun
2008ko lehen zortzi hilabeteetan 102 lagun atxilotu zituen Ertzaintzak sexu erasoekin zerikusia zutelakoan. Gainera, delitu horrekin lotutako atxiloketa kopuruak asko egin du gora iazko datuekin alderatuta, zehazki, %20.

Hain justu, Donostian egin dute azken atxiloketetako bat. Igande goizaldean 19 urteko neska bat bortxatu zuten Loiolako Erriberak auzoan, eta erasoaren egile delakoan 22 urteko mutil gazte bat atzeman du Ertzaintzak. Gazte hori lehenago ere atxilotu zuten, igogailu baten neska bati ukitu lizunak egitea egotzita. Ekainean eta irailean Donostiako Bizkaia pasealekuan gertatutako beste bi sexu erasorekin ere zerikusia duen ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.