SANFERMINAK

Sexu erasoen kontrako informazio gunea zabaldu du Iruñeko Udalak

Gazteluko plazan egonen da zabalik hilaren 14ra arte. Aholkularitzaz gainera, biktimak laguntzeko zerbitzua ere eskainiko dute.

Laura Berro zinegotzia, kanpainaren beste arduradun batzuekin, informazio gunean. ION ORZAIZ
Ion Orzaiz.
2016ko uztailaren 5a
07:14
Entzun

Bigarrenez, sexu erasoez ohartarazteko, informazioa emateko eta biktimei laguntza emateko gunea zabalduko du Iruñeko Udalak sanferminetan. Iaz bezala, hiriaren erdigunean paratu dute gunea, Gazteluko plazan, Sexu erasorik gabeko jaien alde izeneko kanpainaren barruan.

Hala, informazioa emateaz gainera, sexu erasoen biktimei orotariko aholkularitza eta laguntza eskainiko diete guneko arduradunek. Sanferminak Berdintasunean taldeak ondu du kanpaina osoa; udalaz gainera, Iruñeko hainbat elkarte, kolektibo eta gizarte eragile barnebiltzen ditu plataforma horrek.

Iruñeko Berdintasun eta LGTBI zinegotzi Laura Berrok egin du egitasmoaren aurkezpena: "Jarrera aktiboa izan behar dugu sexu erasoen aurrean. Jaietan egotea ez da aitzakia erasoak onartzeko edo beste alde batera begiratzeko". Berroren esanetan, "denontzako festak" lortzea da kanpainaren helburua.

Laguntza telefono berri bat ere aurkeztu du udalak, sexu erasoen biktimendako. 112ra deituta edo informazio gunera joanda, laguntza eta aholkularitza eskainiko duen zerbitzua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.