Atxilotuetako sei emakumeak dira, eta lau, gizonak; horietako bost espetxeratu egin dituzte. Bilbon ez ezik, Espainiako hainbat hiritan gauzatu du operazioa Espainiako Poliziak, Espainiako Gobernuaren Madrilgo ordezkaritzak jakinarazi duenez.
Iturri horren arabera, emakumeak engainatu egiten zituzten Nigerian, eta etortzerakoan klubetan eta hainbat pisutan prostituitzera behartzen zituzten.