Hadassah erietxeko iturriek agertu dutenez, arnasa hartzeko makinara lotuta jarraitzen du Israelgo lehen ministroak, baina, hala ere, bere kabuz arnasa hartzeko gai dela frogatu ahal izan dute. Datu hori ona dela nabarmendu dute.
Ordu hauek erabakigarriak izango dira Sharonen bilakaera ikusteko, eta, halaber, burmuineko odoljarioek zenbaiterainoko kalteak eragin dizkioten frogatzeko. Nolanahi ere, Israelgo lehen ministroak ezingo duela politikara itzuli uste dute medikuek.
Meni Mezuz Justizia ministroak erabakiko du, beraz, Sharon "ezindutzat" jo ala ez. Horrela balitz berehala kargugabetu beharko lukete; hala ere ez omen dago horretarako presarik Yaakov Galanti Justizia Ministerioko bozeramaileak agertu duenez. Une honetan Ehud Olmert da jarduneko lehen ministroa.
Israel
Sharoni lasaigarriak murrizten hasi dira komatik atera dadin; bere kabuz arnasa hartzeko gai da eta zertxobait mugitu ditu beso eta zangoak
Garuneko odoljario larriak izan dituenez, lasaigarrien bidez nahita eragindako koman izan dute Ariel Sharon Israelgo lehen ministroa, sendatzea ahalbidetzeko. Hadassah erietxeko mediku taldeak lasaigarriak kentzea, eta, ondorioz, Sharonen egiazko egoera zein den ikustea erabaki dute. Hasi zaizkio lasaigarriak murrizten, eta medikuen azalpenen arabera, esnatze bidean da. Arnasa bere kabuz hartzen duela azpimarratu dute. Eskuineko eskua eta zangoa zertxobait mugitu dituen arren sendagileek argi utzi dute Sharonez dela bere kargua betetzeko gai izango. Hadassah erietxeko mediku taldeak analisi neurologikoak egingo dizkio odoljarioek garunean eragin dizkioten kalteak zehazteko. Analisi horien emaitzak Meni Mezuz Justizia ministroari emango dizkiote eta berak erabakiko du Sharon "ezindutzat" jo ala ez. Horrela balitz berehala kargugabetu beharko lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu