ALDERDIAK

"Siglen batuketa hutsa" gainditu eta "fronte zabala" osatzera deitu du Aralarrek

VI. biltzarra egingo du Aralarrek azaroaren 8an eta 15ean, 'Ekosozialismoa eta Independentzia' txostena eztabaidagai izango dutela.

Dani Maeztu, Rebeka Ubera eta Patxi Zabaleta. ARALAR
2014ko irailaren 7a
16:44
Entzun

Patxi Zabaleta koordinatzaile nagusiak, Dani Maeztu koordinatzaileordeak eta Rebeka Ubera antolaketa idazkariak agerraldia egin dute Donostian, Aralarrek egingo duen VI. Biltzarraren edukiak aurkezteko.

Bi dokumentu izango dira eztabaidagai: estatutuena edo barne arauena eta txosten politikoa, hau da, hurrengo urteei begira Aralarrek izango duen zeregin politikoaren oinarriak eta irizpideak biltzen dituena. Txostenak militantziaren esku jarriko dituzte, eta irailaren 30era arteko epea izango dute zuzenketak eta ekarpenak aurkezteko.

Ekosozialismoa eta independentzia du izenburu txosten politikoak, uste baitute bi hitz horiek "ondo baino hobeto" laburbiltzen dutela "Euskal Herriko gizarteak behar duena eta Aralarrek egin beharreko ekarpenaren ildoa". Zentzu horretan, Aralarrek uste du ezker abertzaleak zehazki eta gizarteak oro har egokitu beharra dutela "egiturazko krisiak" eragin duen egoerara: "Murrizketen aurkako eta eskubideak berreskuratzeko borroka sozial eta politiko hori irizpide ideologiko argi eta tinkoetan egin ezean, ez da inolaz ere eraginkorra izango".

"Ekosozialismoa" proposatu du Aralarrek egungo egoeratik "baldintza onetan" ateratzeko: "Etorkizuna ekosozialista izango da, edo ez da izango. Kapitalismoaren garapen suntsitzailearen aurrean alternatiba erradikala eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu".

Erabakitzeko eskubidea, esparruz esparru

Erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Aralarrek, "tokian tokiko edo erabaki esparru bakoitzeko errealitatera egokitua". Alderdiaren ustez, abertzaleek "demokraziaren aginduz, onartu" egin behar dute "lurraldetasun diakronikoa, jakinik eta kontuan izanda erabaki eskubidea hiru esparruetan gauzatuz erakundetuko dela Euskal Herria".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.