1927an jaio zen Nizan, familia judu batean. 1944an atxilotu zuten bere familiarekin, eta Auschwitzen egon zen nerabezaroan.
Frantziara itzuli zenean —bere familiako kide batzuk hil egin ziren— bere burua hezteari ekin zion. Legelari ikasketak egin zituen eta magistraturako funtzionario izan zen, harik eta 1974an Osasun ministro izendatu zuten arte. Valery Giscard d'Estaing presidenteak izendatu zuen.
Hura karguan zela onartu zuten abortoaren legea Frantzian, bere izenez ezagutzen da hain justu lege hori: Veil legea. Baina ez zuen bide erraza izan lege hura onartzeko: gogor egin behar izan zion aurre eskuin oldarkorrari —Vailen jarrera nazien parekoa zela entzun behar izan zuen—, eta bere alderdian ere ez zituen guztiak alde izan.
Europako Legebiltzarrera joan zen gero, eta haren buru egon zen 1979tik 1982ra. Bera izan zen kargu hori bete zuen aurreneko emakumezkoa.
Handik Osasun eta Gizarte Gaietako ministro postura itzuli zen Edouard Balladur lehen ministroarekin. Konstituzio Kontseiluko kide izan zen 1998tik 2007ra bitartean, eta Frantziako Akademiako kide izaten zen 2008tik aurrera.