Azken batean, bi proposamen kontrajarri eztabaidatu dituzte: batetik, bilketa bertan behera uztea, eta, bestetik, abian duten bide horretan aurrera segitzea. Kanpainarekin jarraitzearen aldekoak izan dira nagusi batzarrean.
Kontseilu Nagusia galdeketa egitera behartzeko 46.000 sinadura bildu behar ditu Baterak Pirinio Atlantikoetako Departamenduan. Orain arte 20.952 jaso ditu Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan eta zortziehun inguru Biarnon.
Politika
Sinadurak biltzen jarraitzea erabaki du Baterak
Ipar Euskal Herrian departamendu propioari buruzko herri galdeketa egitea du xede Batera plataformak, eta herritarren sinadurak biltzen ari da Kontseilu Nagusia galdeketa hori egitera behartzeko. Batzar nagusia egin dute gaur Ezpeletan (Lapurdi), eta sinadura bilketa bertan behera uzteko proposamena atzera bota eta ekimenarekin aurrera jarraitzea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu